Gaur, irailaren 16an, Portugalete Lagunkoia taldearekin elkartu gara, eta herriko adinekoek dituzten lorpenak, erronkak eta interesak partekatzeko aukera izan dugu.
Prozesua Udalarekin etengabeko lankidetzan egiten ari da, baina herriko 26 lagunek osatutako talde motor baten bultzadari esker gauzatzen da. Haien konpromiso eta parte-hartze aktiboari esker, Portugaletek jada ekin dio bere II. Ekintza Plan Lagunkoia lantzeari, herritar guztientzat Portu atseginagoa eraikitzeko helburuarekin.