Portugaletek hogeita hamar jarduera sustatu ditu gazteak eta adinekoak biltzeko

Argitalpen-data: 

Portugaleteko adinekoen kontseiluak lantalde bat sortu zuen 2023an, belaunaldien arteko jardueren urteko programa koordinatu, antolatu eta bultzatzeko. Lan horren emaitza izan da ia hogeita hamar jarduera biltzen dituen agenda bat, herriko gazteen eta adinekoen arteko batasuna sustatzeko.

Auzotarrek denetarik aurkituko dute. Bideo laburren lehiaketa, bikote linguistikoak, irakurketa partekatua, zinea, eztabaidak, hezkuntza eta boluntariotza proiektuak, baratzeak, akonpainamendu ekimenak, jolasak, musika eta askoz gehiago. Urteko programazio osoa hainbat eragilek antolatzen dute, hala nola ikastetxeek, elkarteek, adinekoen zentroek, fundazioek eta Udalak berak.

Udalak agenda hau postontzietan banatuko du, mota honetako lehena, hiriko etxebizitza guztietan, edozeinek gazte eta adinekoen artean egiten diren jardueren berri izan dezan eta bat egin dezaten. Bitartean, lantaldeak Belaunaldien arteko Elkartasun eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatuko du apirilaren 29an. Egun horretan, herritarren kalejira egingo da, eta Zubialden topaketa bat egingo da goizean, eta hitzaldi bat arratsaldean, Sacramento Pinazoren eskutik.