Pérez Iglesias: "Meritu berezia du EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean mantentzeak"

Argitalpen-data: 


      EHUko liburutegiko eraikina Leioan.

Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) zoriondu du, beste urte batez, Shanghaiko Ranking-aren arabera munduko 400 unibertsitate onen artean egoteagatik. Emaitza horrek mundu mailako unibertsitate onenen % 2an kokatzen du EHU, 20.000 unibertsitate baino gehiago daude guztira.

Gaur egungo testuinguruan munduko 400 unibertsitate onenen artean kokatzea “meritu berezia” dela azpimarratu du sailburuak, nahiz eta bere ustez sailkapen hauek ez diren sakralizatu behar. Haren hitzetan, “Txina eta Taiwan-eko unibertsitateak indarrez sartzen ari dira sailkapenean, gero eta posizio altuagoak hartuz eta historikoki ondo kokatuta dauden beste erakunde batzuk beherantz mugituz. Munduko elite horretan tinko mantentzeak, EHUren kalitate akademiko eta ikertzailea erakusten du, eta baita nazioarteko agertoki gero eta zorrotzagoan maila gorenean lehiatzeko duen gaitasuna ere”.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)