Pedro Sánchez, Isabel Rodríguez eta Denis Itxasok Vitoria-Gasteizen alokairuko BOEen esleipendun izan diren 152 familietako bat bisitatu dute.

Argitalpen-data: 

Salburua auzoan kokatuta, bi eta hiru logelako etxeak iazko ekainean eman zizkien Alokabidek maizterrei.

Pedro Sánchez, Isabel Rodríguez eta Denis Itxasok alokairuko bat bisitatu dute

Iturria: Irekia

Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak eta Isabel Rodríguez Etxebizitza eta Hiri Agendako ministroak, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarekin eta Maider Etxebarria Gasteizko alkatearekin batera, Salburua auzoko alokairuko babes ofizialeko etxebizitzetako baten familia onuraduna bisitatu zuten pasa den asteartean, urriak 8. Ekitaldian Marisol Garmendia Gobernuaren Euskadiko ordezkaria ere izan zen.

Eusko Jaurlaritza etxebizitzaren arloan gauzatzen ari den politikak Euskaditik harago erakustearen barruan kokatzen da bisita, eta sustapenaren azalpen tekniko batekin hasi zen. Aurkezpena egin ondoren, agintariek higiezinetako bat egin zuten, eta bilera bat partekatu zuten familia esleipendunarekin.

Alokabidek kudeatzen dituen etxebizitzek A kalifikazio energetiko maximoa dute, sistema % 100 elektrikoa, eta familiei energia eta ekonomia aurrezpen handia bermatzen diete.

Informazio gehiago:Irekia eta La Moncloa web ofizialean