Neguko topaketa honetan, Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) denboran zehar bidai bat proposatzen du, Europan zehar sortutako musika barrokoaren soinuak proposatzen dituelarik. Pedro Gandia Martin biolinjole eta musika honetan aditua denaren gidaritzapean, gure orkestra gazteak XIX. mendeaurreko errepertorioa jorratuko du lehen aldiz, irizpide historikoak erabiliaz.
EGOk eskainiko duen egitarauak 1670 eta 1765 urte arteko lau obra biltzen ditu, Frantzian, Austrian, Italian eta Ingalaterran landu izan ziren musika barroko estiloarekin lotzen gaituztenak.
Entzun ahal izango diren konposizioek hainbat forma dituzte, hala nola, obertura (Rameau), concerto grosso (Corelli), sonata (Biber), edo suitea (Haendel). Forma horiek XVIII. mendearen bigarren erdian finkatu ziren garai klasikoko sinfonismoaren garapenean.
Horrela, erabilitako material musikal honek dantza eta erritmo herrikoiak bezalako estiloetara hurbiltzen gaitu, eta batailak edo uretako jai errealak bezalako errealitate kontrastagarrien ohiartzunak biltzen ditu.
Musikari gazteek barroko garaiko kontraste eta koloreak landuko dituzte, herri dantzen energiatik, uretako errege jaien handikeriaraino.
Beharrezko hurbilketa biharko profesionalentzat eta opari bat gaur egungo publikoarentzat ¡!!
Pedro Gandía Martín
Pedro Gandía Martín, biolin-jotzailea eta interpretazio historikoan aditua, Bilbon eta Rotterdamen hezi zen, eta biolin barrokoko ikasketak burutu zituen Europako maisu nabarmenekin, eta nazioarteko jaialdi eta areto ospetsuenetako batzuetan aritu da, Les Musiciens du Louvre, European Union Baroque Orchestra eta Al Ayre Español taldeekin batera.
Barroko musika lantzen duten aditu eta zuzendari ezagunekin lan egin du eta zigilu eta hedabide ezberdinetarako grabatu du, hala nola, Warner-Erato, Deutsche Harmonia Mundi edo BBCrentzat.
Salamancako Orkestra Barrokoaren kontzertino-zuzendari gisa, Bach, Haendel, Corelli edo Purcellen lanak jorratu ditu. Sevillako Orkestra Barrokoaren sortzailetako bat ere izan zen, eta, gaur egun, Passamezzo Antico hirukoteko kidea da, eta irakasle da Musikenen eta Salamanca eta Aracena Unibertsitateetako Musika Historikoko Ikastaroetan.
EGO
Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 1997an sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, izaera estrategikoko kultur proiektu gisa. Hasiera-hasieratik, BBK, Kutxa eta Vital fundazioaren babesa du.
Bere ibilbidean zehar, Juanjo Mena, Enrique Ugarte eta Juanjo Ocon izan dira bere zuzendari artistikoak. 2020tik Rubén Gimeno da bere zuzendari eta arduradun artistikoa.
Orkestrak Gustavo Gimeno, Victor Pablo Pérez, Julian Rachlin, Donostiako Orfeoia, Sarang Seohyum Kim, Jone Martínez, Carmen Artaza, Asier Polo, Marta Zabaleta, Aitzol Iturriagagoitia, Asier Etxeandia, Kenny Barron Trío, Eneko Sagardoy, Euskal Herriko Gaste Abesbatza, Kukai Dantza eta Aukeran Dantza taldearekin kolaboratu du, beste batzuen artean.
Egitaraua
Jean-Philippe Rameau (1683-1764) [1764]
Suite de “Les Boréades”
Heinrich von Biber (1644-1704) [1673]
Battalia a 10
Arcangelo Corelli (1653-1713) [estr. 1690]
Concerto grosso op. 6-VIII en sol menor “Fatto per la notte di Natale”
George Frideric Haendel (1685-1759) [1715-1717]
“Water Music”, Suite en fa mayor HWV 348
Interpreteak
EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra)
Pedro Gandía Martín, biolina eta zuzendari gonbidatua
KONTZERTUAK : “Gozatu musika barrokoaz: ordena, edertasuna eta bitxikeria”
2025/12/30: Leidor Antzokia (Tolosa) 19h.
2026/01/02: Victoria Eugenia Antzokia (Donostia-San Sebastián) 19.30h.
2026/01/03: Jesús Guridi Kontserbatorioa (Vitoria-Gasteiz) 19.30h.
2026/01/04: Euskalduna Jauregia (Bilbo) 19.30h.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)