Datorren ostegunean, maiatzaren 29an, Ermuan egingo da ‘Beti On’ telelaguntza zerbitzu publikoari buruzko informazio-saioa. Ekitaldia 10:00etatik 11:00etara izango da Izelaietako ‘Pasialeku’ Jubilatu eta Pentsiodunen Etxean, zentroaren laguntzarekin. Saioa doakoa da eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Ekimen hau “Ermua, Adinekoekin Lagunkoia” proiektuaren sustapen-taldeak antolatu du, pertsona nagusientzat erabilgarri eta interesgarriak izan daitezkeen baliabideei buruzko informazioa eta komunikazioa errazteko helburuarekin.
Topaketak ‘Beti On’ zerbitzua eta bere onurak ezagutzera eman nahi ditu, bakarrik bizi diren edo patologia desberdinak dituzten adinekoei bereziki zuzenduta. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.