Osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak 2025

Argitalpen-data: 

AGINDUA, 2025eko ekainaren 3koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2025eko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak.

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egitea, ekintza komunitarioaren bidez osasuna toki-mailan sustatzeko proiektuak gara ditzaten.

Deialdiaren zenbatekoa 250.000 eurokoa da (berrehun eta berrogeita hamar mila euro).

Laguntza hauen helburua da 2025ko urtarriletik abendura bitartean egindako partaidetza-proiektuak finantzatzea, honako helburu hauekin:

  • Espazio berean bizi direnen bizi-baldintzak hobetzea. 
  • Osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidualeko eta kolektiboko gaitasunak sustatzea. 
  • Loturak eta gizarte-kohesioa indartzea, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak barne hartuta.

Eskabide bat aurkeztuko da proiektu bakoitzeko, eta eskabide bat baino gehiago aurkeztu ahal izango da erakunde bakoitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2025ko urriaren 20an amaituko da.

Kontaktu-informazioa:

ARABA. Osasun Sustapenaren Unitatea: 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenaren Unitatea: 944031577 eta 944032430

GIPUZKOA. Osasun Sustapenaren Unitatea: 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203