Ekainean, 10.000 gizon baino gehiago gonbidatuko ditu prostatako minbizia goiz detektatzeko proiektu pilotu batean parte hartzera, bularreko, zerbixeko eta kolon eta ondesteko baheketa-programetara batuko dena.
Euskal Osasun Zerbitzuak, detekzio goiztiarraren abangoardian, All.Can Spain nazioarteko plataforma ospetsuak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du gaur.
Osakidetzak All.Can Spain nazioarteko plataformak Euskalduna jauregian antolatutako jardunaldi batean parte hartu du asteazken honetan. Bertan, minbiziaren detekzio goiztiarraren garrantzia aztertu da, aurten ere Euskadin heriotza-kausa nagusia baita, 2024an 15.000 minbizi baino gehiago atzeman direlarik. Ekitaldiaren inaugurazioan, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariak, Maite Martínez doktoreak, azpimarratu du Euskadik minbiziaren baheketekin duen konpromisoa eta detekzio goiztiarraren garrantzia gaixotasun gogor horri aurre egiteko, iragarpenen arabera gero eta herritar gehiagori eragingo baitie. Zentzu horretan, Osakidetzak behin eta berriz adierazi du baheketa-programak zabaltzeko konpromisoa; izan ere, ekainean prostatako minbiziaren programa pilotu bat jarriko du abian, eta 50 eta 60 urte bitarteko 10.000 gizoni egingo zaie gonbita.

Ekitaldian Osasun Saileko eta Osakidetzako hainbat aditu eta pazienteen ordezkariak bildu dira, eta bertan nabarmendu da euskal osasun-sistema bangoardian dagoela baheketak egitean, eta partaidetza-indize handiakz dituela bularreko, koloneko eta zerbixeko minbizia detektatzeko programetan. Laster, prostatako minbizia prebenitzeko programa pilotu hori, gizonen artean ohikoena, gehituko zaio.
Jardunaldian parte hartu du, halaber, Gontzal Tamayo Osasun Saileko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioko zuzendaria, bere Euskadi a la vanguardia de los programas de cribados de cáncer en Europa y Sistema Nacional de Salud izeneko hitzaldiarekin eta Euskadiko Plan Onkologiko Integrala (2025-2030) aurkeztu du, 2025eko lehen seihilekoan onartzea espero dena. Hala, planaren sei ekintza-arloak zehaztu ditu, eta minbiziaren sustapena, prebentzioa eta detekzio goiztiarra nabarmendu ditu. Planak pazientea jartzen du laguntza-zirkuituaren ardatz nagusi, eta ikuspegi integral batetik heldu nahi dio, estrategia parte-hartzaile, iraunkor eta dinamiko batekin, minbiziaren arloko jarduketak bikaintasunaren, ebidentzia zientifikoaren eta ekitatearen arabera gidatuko dituena.
Plan horrek garrantzi berezia du Euskadin minbizia heriotza-kausa nagusia izan den urte honetan, heriotza guztien % 27 hain zuzen ere. Hala, 150.000 minbizi detektatu ziren 2024an, eta pazienteen batezbesteko adina 68 urtekoa izan zen. Prostatako minbizia izan zen nagusi gizonen artean, eta emakumeen artean, berriz, bularrekoa.
Beste mahai batean, Salud pública y dimensión asistencial de los cribados: dos caras de la misma moneda izenekoan, Ane Fullaondo doktoreak, Osasun Zerbitzuetako Ikerketa Institutuko zuzendariak (BiOSISTEMAK); Isabel Portillo doktoreak, Osakidetzako baheketen koordinatzaileak; Idalberto Pérez doktoreak, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusikoa, eta Katty Nevado Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko (ACC) gerenteak hartu dute parte.
Hala, Ane Fullaondo eta Isabel Portillo doktoreek Euskadi baheketen esparruan ezarri, berritu eta ikertzeari ekin diote, bular, zerbix eta kolon eta ondesteko programei buruzko ikaskuntzak eta erronkak azpimarratuz eta EUCanScreen Proiektua aurkeztuz. Proiektu horretan Euskadik hainbat lan- paketetan parte hartzen du.
Ildo horretan, gobernuak baheketa-programak zabaltzeko hartu duen konpromisoa nabarmendu da. Ekainean prostatako minbiziaren baheketa- programa pilotu bat hasi zen, eta bertan 50 eta 60 urte bitarteko 10.000 gizon gonbidatuko dira PSAren maila – antigeno prostatiko espezifikoa- baloratzeko analitika bat egitera. Pilotu honen helburua populazioaren baheketa berri hori ezartzeko aukera baloratzea da. Era berean, Euskadik biriketako minbiziari buruzko bi proiektu pilotutan parte hartzen du: LUCIA eta CASSANDRA. Urdaileko minbiziaren baheketaren inguruko aurreikuspenak ere aurkeztu ziren, kontuan hartuta Euskadi ez dela gaixotasun horren arrisku handiko eremua.
Bestalde, Idalberto Pérez doktoreak, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa, baheketa-programen asistentzia-ikuspegia eman du, eta azpimarratu du garrantzitsua dela aurreikuspen egokia izatea eta prebentzio-programa horien arrakasta bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak izatea. Era berean, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukera berriak azpimarratu ditu, eta, bereziki, adimen artifiziala, patologia onkologikoen detekzio goiztiarra optimizatzea ahalbidetuko duten tresna digital berriak.