- Hilabetean egingo da eta 135 m²-ko oinplanoa izango du
- Garbiguneak portuko jarduerak sortutako hondakinen gaikako bilketa hobetuko du
- Lana apirilaren amaieran irtengo da lehiaketa publikora eta urte amaieran hasiko da
Ondarroa, 2025 01 28
Ondarroako portuko etorkizuneko Garbigunea eraikitzeko “Arotzeria” eraikina eraitsi beharko da. Proiektua C5 lursailean gauzatuko da, A.I.4 portu-eremuan eta 135 m²-ko oinplanoa du. Ekintza horri esker portuko jarduerak sortutako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko eta antolatzeko diseinatutako garbigune bat instalatu ahal izango da. Bilduko diren hondakinak izango dira, besteak beste, hiri-hondakin solidoak, ohiko zaborrak –organikoa, errefusa, beira, papera eta kartoia–, motorren olioak eta itsasontzietako sukaldeetako olioa, plastikoak, sareak eta pintura-poteak.
Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantzako eta Portuetako sailburuordeak zehaztu duenez, “proposamenak barne hartzen du 101.542,16 euroko lizitazioko oinarrizko aurrekontua, eta hilabeteko exekuzio-epea. Lana apirilaren amaieran irtengo da lehiaketa publikora eta urte amaieran hasiko da”.
Proiektuaren helburua da Ondarroako portuan hondakinen kudeaketa optimizatzea, 2024an erretiratutako hondakinei buruzko azken datuek islatzen duten bezala, hiri-hondakin solidoen (310.600 kg), zuraren (36.740 kg), sareen (35.880 kg), itsasontzietako olioaren (34.860 kg), citybulle olioaren (33.420 kg) eta plastikoaren (4.830 kg.) kopuru esanguratsuak bildu baitziren.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)