Mugiment Pausu Erronka: sari banaketa

Argitalpen-data: 

Mugiment Pausu Erronka amaituta, sari banaketa egin dugu.

Udalerri ezberdinetara gerturatu gara sariak banatzera eta parte-hartzaileen testingantzak jasotzera; guretako oso garrantzitsua da herritarren iritzia ezagutzea etorkizunean antolatuko ditugun ekimenekin asmatzeko.

Hauek izan dira 2025eko Mugiment Pausu Erronkaren irabazleak:

Pausu gehien eman dituen emakumea: Eugenia Blasco (Elorrio)

Pausu gehien eman dituen gizona: David Santiso (Pasaia)

Pausu gehien eman duen emakumea ezgaitasunarekin: Maria Jesús Alzaa (Durango)

Pausu gehien eman duen gizona ezgaitasunarekin: Zunbeltz Izaola (Durango)

Pausu gehien eman dituen udalerria (pausu kopurua/parte-hartzaile kopurua): Zaldibar

Hau Zaldibarko ibiltarien zerrenda:

  • Naiara Trincado (Zaldibarko JFko orientatzailea)
  • Arantza Ugartemendia
  • Benito Souto
  • Celes Ávila
  • Janire Urien
  • María Luisa Belda
  • Ana Maiztegi
  • Tere Real
  • Arantza Garcia
  • Koldo Gorostidi
  • José Belar

Sarituen testigantza batzuk jasotzeko aukera izan dugu:

Eugenia Blasco

Naiara Trincadok, Durangaldeko JFko orientatzaileak, animatu zuen parte hartzera.

Jubilatuta dago. Normalean bakarrik ateratzen da ibiltzera goizero eta 25 km inguruko ibilbidea egiten du. Arratsaldetan, berriz ere ateratzen da baina lagun artean, eta bide motzagoa egin ohi du. Erronkak motibazio gehigarria eman dio egunero ateratzeko.

Zunbeltz Izaola

Mondragon Unibertsitateko irakaslea da. Unibertsitateko kirol zerbitzauren bitartez izan zuen Pausu Erronkaren berri. Egunero saiatzen da 10.000 urrats egiten, gehiago denbora duenean. Irakaslea denez ordu asko ematen ditu jarrera sedentarioan eta jakitun da jarduera fisikoa egitea dela bidea bere osasuna mantentzen laguntzeko.

Maria Jesús Alzaa

Ahal duen bakoitzean ateratzen da ibiltzera. Erretiratu dago. Gaixotasun kroniko bat dauka eta jarduera fisikoa egunero egiteak hobeto sentitzen laguntzen dio. 

David Santiso

Pasaia Badia Aktiboa proiektuaren bitartez izan zuen ekimenaren berri. Xabi eta Sara JFko orientatzaileek bultzatuta eman zuen izena erronkan; berak eta bere emazteak. Zerbitzuko erabiltzaile leiala da, huts egiten ez duten horietako eta aitortu digu egunero 30.000 pausutik gora ematen dituela. Ipar martxa oso gustoko du eta Pasaian jarduera hau egiteko antolatu den taldean ari da. Honezkero kuadrilla bihurtu dira eta afari zein bidaiak maiz egiten dituzte.

Zorionak guztiei!