MobiDurango: 2025eko lehen seihilekoko memoria

Argitalpen-data: 

MobiDurango: 2025eko lehen seihilekoko memoria

Durangoko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuak 2025eko lehen sei hilabeteetako memoria aurkeztu du. Izandako hitzordu eta erabiltzaile kopuruak berretsi du zerbitzuak gero eta oihartzun handiagoa duela herritarren artean.

Hala ere, datu kuantitatiboak baino haratago, nabarmendu nahi dugu zerbitzuak burutu dituen ekimen eta jarduerak izan direla benetan azpimarragarriak: hainbat eta hainbat ekintza antolatu dituzte, horietako asko Durangoko beste eragile batzuekin elkarlanean. Elkarlana, sarea ehuntzea eta herritarren ongizatea erdigunean jartzea izan dira ibilbide honen oinarriak.

Hemen duzue memoria ikusgai, egindako lanaren dimentsio eta aberastasuna gertutik ezagutzeko.

Azkenik, bai Durangoko Udala, bai MobiDurango orientazio zerbitzua zoriondu nahi ditugu egiten ari diren lan txukun, profesional eta aberasgarriagatik. Herritarren osasuna sustatzen jarraitzeko bidean, pausu sendoak ematen ari dira.