Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren sailburua Elma Saiz Espainiako Gobernuko Inklusioa, Gizarte Segurantza eta Migrazioko ministroarekin egindako bileratik sartu baino aurretik zeukan kezka handiagoarekin irten da.
Ubarretxenak uste zuen topaketak negoziazioa bideratzeko balioko zuela., uste zuen bilera baliagarria izango zela negoziazioa bideratzeko. Baita, azken egunotan sortu diren erresistentziak gainditzeko, lehendik sinatutako akordio politikoak gauzatu ahal izateko. Bileran Iñaki Alonso Ogasuneko sailburuordea ere izan da.
Eusko Jaurlaritzak egiaztatu du Espainiako gobernuak atzera egin duela egin beharreko transferentzia batzuen balorazio ekonomiko eta giza-baliabideei dagokienez, bai eta mahai gainean dauden prestazioen ordainketari dagokionez ere.
Egoera honetan, sailburuak zalantza handiak ditu Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera egin ote daitekeen. Bilera abenduaren 29rako, astelehena, ezarrita dago, Momentu honetan, airean baitaude amaitutzat ematen ziren eskualdaketak.
Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak etenik gabe jarraituko du lanean negoziazioa aurrera eramateko, betiere uko egingo ez den premisa batetik abiatuta: ez dira onartuko erdizka egindako edo indargabetuko eskualdatzerik.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)