"Liburu hari boom": gazteentzako (12-18 urte) literatura lehiaketa

Argitalpen-data: 

Galtzagorri Elkarteak urteak daramatza haur eta gazteentzat irakurzaletasuna bultzatzeko eta irakurtzeko bide berriak zabaltzeko ahaleginetan.

"Liburu hari boom" proiektuak gazteak, literatura eta gazteen arteko harremanak erdigunean jarri nahi ditu. 12-18 urte bitarteko gazteen artean irakurketak partekatzeko espazioak sortu irakurleek elkarri entzun diezaioten eta gazteek elkarri irakurketa gomendioak egin eta haiek arrazoitu ditzaten.

Horretarako, "Liburu hari boom" lehiaketa jarri dute martxan eta 12-18 urte bitarteko gazteek parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketan aurkezteko, liburu bat aukeratu, irakurri eta horri buruzko iruzkin edo gomendioa egin beharko dute, nahiago duten formatuan: idatzia, ilustratua, dramatizatua, audio bitartez, bideo bitartez...

Lanak aurkezteko epea, 2025eko AZAROAREN 24a baino lehen bidali beharko dira.

3 sari banatuko dira aurkeztutako guztien artean.

Informazio gehiago https://liburuhariboom.wordpress.com/ web orrian aurkitu daiteke.