Lekeitio Lagunkoiak jarduera ugari eskainiko ditu irailean, adinekoen bizitza aktiboa sustatzeko

Argitalpen-data: 

Lekeitio Lagunkoiak adinekoen parte-hartzea eta bizitza aktiboa sustatzeko helburuz jarduera anitz antolatu ditu irailean zehar. Ekintza hauek kultura, elkarlana eta osasuna uztartzen dituzte, lagunartean bizitza osasuntsu eta aberasgarria egiteko aukera emanez.

Zinema eta musika-proiekzioak

Kultur etxean (Azkue aretoa) bi proiekzio berezi eskaini dira:

  • Irailaren 17an, zarzuela klasiko baten bideo-proiekzioa: Los claveles.

  • Irailaren 24an, El inconveniente filma, bakardadearen aurkako jardueren baitan. Komedia honek adiskidetasunaren eta belaunaldien arteko bizikidetzaren balioa azpimarratzen du.

Auzolana Santa Elena ermita berritzeko

Irailaren 23an auzolana egin zen Santa Elena ermita berritzeko. Herritarrek elkarlanean parte hartu zuten, eta amaieran, bakoitzak ekarritako janariarekin merienda partekatu zuten.

Ipar Martxako ikastaroa

Bizimodu osasungarria eta aktiboa bultzatzeko, Irailaren 27an ipar martxako ikastaroa antolatu da Kontxiopean.
Metodologia erraz eta erakargarri honi esker, parte-hartzaileek gaitasun fisikoak hobetu, gorputza modu orekatuan landu eta bizi-kalitatea indartzeko aukera izango dute. Bastoiak antolakuntzak jarriko ditu, eta parte-hartzea doakoa da Lagunkoia taldeko kideentzat.

Nagusien Eguna

Irailaren amaiera ospakizunez borobilduko da. Urriaren 1ean Nagusien Eguna ospatuko da, honako egitarauarekin:

  • 11:00etan: Ongietorria udal pleno aretoan.

  • 11:15ean: Lagunkoia taldeak egindako auzolanak ezagutzeko ibilbide gidatua, herriko hainbat gune zeharkatuz (Kontxiope, Santa Elena, San Andres, Santa Katalina…).

  • 14:30ean: Bazkaria Jubilatuen Etxean (menua 16 €).

Ekitaldi hauek guztiek Lekeitioko herritarren parte-hartzea eta kohesioa indartzea dute helburu, adinekoei bizi-kalitate hobea eskainiz eta belaunaldien arteko harremanak sustatuz.