Lekeitio Lagunkoia taldeak antolatutako "Her" pelikularen emanaldia oso arrakastatsua izan da. Film hau Euskadi Lagunkoiaren #Bakardadeak erreminta Kitan aurkitzen den "Cineforum" ekimenaren barruan gomendatutako filmetako bat da.
Ikusle aldetik, 50eko langa gainditu da eta pelikula amaitu ondoren partaideek euren ikuspegi eta iradokizunak partekatu dituzte bakardadeari aurre egiteko gaiaren inguruan.
Filma ikusten hasi baino lehen, Euskadi Lagunkoia eta Lekeitio Lagunkoia zer diren eta hurrengo batzarraren dataz informatu zaie bertaraturiko guztiei eta gonbidapena luzate Lagunkoia taldeko partaide izateko.
Eskualderako zer ekintza egin behar diren galderari erantzunez, aire libreko zine ibiltaria martxan jartzea proposatu da herri guztietatik pasatzeko eta Lekeition egiten ari diren Zartzuela emanaldi eta Auzolanak mantendu. Horri lotuta, otsaileko zartzuela noiz izango den azaldu zaie.
Ekimenera Lekeitioko biztaleez gain, Munitibar eta Ispasterrekoak ere gehitu dira.