Imanol Pradales Lehendakariak Sir Alex Ellis Erresuma Batuko enbaxadorea hartu du, gaur goizean, Ajuria Enean. Bileran izan dira, halaber, Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria -Eusko Jaurlaritzaren aldetik- eta James Birkett britainiar Enbaxadako Politika Gaietarako aholkularia eta Jose Luis Briceño ohorezko kontsula eta Bilboko Britainiar Kontsulatuko merkataritza eta inbertsio zuzendaria - britainiar Enbaxadaren aldetik.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)