Lehendakariak John Garamendi hartu du Ajuria Enea Jauregian, Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako Alderdi Demokratako kidea euskal jatorriko ordezkari nabarmena

Argitalpen-data: 

  • Imanol Pradalesek Garamendi "euskaldun globala" eta kanpoko euskal komunitatearen eredu dela aitortzen du, multilateralismoarekin, lankidetzarekin eta giza eskubideekin duen konpromisoa nabarmenduz

Lehendakariak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak Euskadi Globala estrategiaren alde egin duen apustua, Euskadiren nazioarteko presentzia eta munduarekiko loturak sendotzea bultzatzen duen ikuspegia. Testuinguru horretan, Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harreman transatlantikoetan sakontzearen garrantzia azpimarratu du Pradalesek.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)