Leandro Azkue "ILCA4 Txapelketa" estatalaren inaugurazioan, Hondarribian: "Euskal portu-azpiegiturek belari ematen dioten laguntza erabatekoa da"

Argitalpen-data: 


      05_03_2025_HONDARRIBIA_ILCA4__1_.jpg
  • 150 parte-hartzaile, 12 proba, 10 autonomia-erkidego

Hondarribia, 2025 03 05

Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuorde Leandro Azkuek ILCA4 motako Espainiako Bela Txapelketaren irekieran parte hartu du. Hondarribiko Klub Nautikoak eta Espainiako Belaren Errege Federazioak antolatu dute, ILCA Nazioarteko Klasearen Espainiako Elkartearekin lankidetzan, eta igandera arte izango da Hondarribian.

Hainbat erkidegotako 150 kirolari lehiatzen dira. Azkuek Hondarribiko Klub Nautikoa zoriondu du antolakuntzagatik, eta euskal kostaldean bela kirolari eskaintzen zaizkion aukerak ezagutzera gonbidatu ditu bisitariak.

"Hemen, Hondarribian eta Hendaian, Donostian eta Donibane Lohitzunen, euskal kostaldeko gainerako herrietan bezala, belarekiko zaletasuna izugarria da. Eusko Jaurlaritzatik EKPren laguntza teknikoa eskaintzen dizuegu, Hondarribiak protagonismo berezia duen kirol-portuak kudeatzen dituen erakundearena: kokapena, zerbitzuak, haizeak, konexioak eta osagarriak bere itsasertzean ", esan du.

Azkuek gogorarazi du aurten EKPren eta Hondarribiko kirol-portuaren 25. urteurrena dela eta "Eusko Jaurlaritzaren babesa eta konpromisoa" adierazi du, "euskal portuetan eta, bereziki, Hondarribian aisialdiko jarduera nautikoa bultzatzeko, sustatzeko eta biziarazteko".

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)