LEA/AVCren jarduketa-eremuetan aritzeko prestakuntza-beka

Argitalpen-data: 

                   

PRENTSA OHARRA

__________________________

LEA/AVCren jarduketa-eremuetan aritzeko prestakuntza-beka

Nahitaezkoa da Graduko edo Lizentziatura unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea Zuzenbidean, Ekonomian edo Enpresan

________________________

 

BILBOn, 2025eko uztailak 9

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) unibertsitate-tituludunei zuzendutako prestakuntza-beka deialdia onartu du, LEA/AVCren jarduketa-eremuei dagozkien gaietan. Bekak gehienez hamar hilabete iraungo du, eta hilean 1.100 euroko ordainsari gordina eta astean 30 orduko lanaldia izango ditu.

Nahitaezkoa da Gradu edo Lizentziatura unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea, Zuzenbidean, Ekonomian edo Enpresan, eta 6 urte baino gehiago igaro ez izana unibertsitate titulua lortu zenetik eskaerak aurkezteko epea amaitu arte. Esleipena merezimendu-lehiaketa bidez egingo da, eta elkarrizketa pertsonala egingo zaie lehen fasea gainditzen duten hautagaiei.

Bekari esker, esleipendunak prestakuntza teoriko-praktikoa jasoko du LEA/AVCren jarduketa-eremuetan, hala nola zehapen-espedienteen izapidetzean eta lehia sustatzeko txostenen elaborazioan. Eskabideak era telematikoan, Zuzenean Zerbitzuaren bulegoetan, edo aurrez aurre, LEA/AVCren Bilboko egoitzan (Ertzilla kalea, 4, 2. solairua) aurkeztu ahal izango dira, hilabeteko epean, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Aurreikuspenen arabera, deialdia abuztuaren 25ean argitaratuko da.

Aurkezteko epea irekitzean, informazio guztia esteka honetan egongo da eskuragarri:  https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1113106

 

 
LEA/AVCri buruz

Lehiaren Euskal Agintaritza, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikita dagoen administrazio izaerako erakunde autonomoa da, eta erakunde- eta funtzio-autonomia du bere eginkizunak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Bere helburu orokorra Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduketa ekonomikoei dagokienez merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea da.



Aurreko prentsa-oharrak ikusi.