LEA/AVCk Euskaraldian parte hartuko du, entitate moduan

Argitalpen-data: 

logo                                 euskaraldia

PRENTSA OHARRA

Euskaraldiaren laugarren edizioa, lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.

 

2025eko martxoaren 26an

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) izena eman du entitate moduan Euskaraldian parte hartzeko. Euskaraldia euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da.

Erakunde bezala, LEA/AVCk euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina duela uste duenez, Euskaraldian parte hartzeko konpromisoa hartu du.

Nola hartuko du parte LEA/AVCk?

  • Euskaraldiaren berri emanez, eta, euskara ulertzen dutenei ahobizi eta belarriprest izateko deia eginez.
  • Ariketa ondo egiteko prestakuntza tresnak aztertuz eta partekatuz
  • Ariketan parte hartzen ari dela ikusgarri eginez (inguruko pertsonei egiten ari denaren berri eman, espazioak apaindu, ariketa egunetan txapak janzteko deia egin)

 

LEA/AVCri buruz

LEA/AVC erakunde autonomoa da, administrazio-izaerakoa, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikia, eta independentzia organiko eta funtzionalarekin garatzen du bere jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan. Helburua da merkatuan lehia askeko eta gardentasuneko baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan gauzatzen diren jarduera ekonomikoei dagokienez.