
PRENTSA OHARRA
Gaur, Bilbon, 2025eko martxoaren 18tik 20ra egingo den mintegi bat hasi da. Bertan, turismoaren eta garraioaren sektoreekin lotutako Lehiaren Zuzenbidearen gai espezifikoak jorratuko dira.
2025eko martxoaren 18an
Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) eta OECD-GVH Lehiaren Eskualde Zentroak (RCC), Deustuko Unibertsitatearekin batera, turismoari, garraioari eta lehiari buruzko mintegi bat antolatu dute Bilbon.
RCC ELGAren eta Hungariako Lehiaren Agintaritzaren (GVH) arteko lankidetza-proiektu bat da, Europako hego-ekialdean eta ekialdean lehia-politikak ezartzera bideratua. Zehazki, programan parte hartzen dute Albania, Armenia, Azerbaiyán, Bosnia eta Herzegovina, Bulgaria, Kroazia, Georgia, Kazajstán, Kosovo, Kirguistán, Macedonia del Norte, Moldavia, Montenegro, Errumania, Serbia, Ukraina eta Uzbekistango agintariek eta Euroasiako Batzordeko ordezkariek.
RCCk antolatutako mintegien metodologia tailerrak egitean oinarritzen da. Tailer horietan, parte-hartzaileek eta adituek esperientziak, arazoak eta hausnarketak trukatzen dituzte modu interaktiboan.
Lehiaren Euskal Agintaritzari buruz
Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoa da, administrazio-izaerakoa, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikia, eta independentzia organiko eta funtzionalarekin garatzen du bere jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan. Helburua da merkatuan lehia askeko eta gardentasuneko baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan gauzatzen diren jarduera ekonomikoei dagokienez.