Landare-proteina jasangarri berriak, elikadura osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena izateko

Argitalpen-data: 


      20130923_01_0038.jpg
  • AZTIk eta NEIKERek produktu berritzaileak garatzen dituzte kimikorik gabe landatutako lekale soberakinetatik abiatuta, adinekoen nutrizio-beharretara egokituta.

Derio & Arkaute, 25 02 2025

AZTI eta NEIKER zentro teknolojikoak lankidetzan aritu dira elikagai-osagai berriak garatzeko, ongarririk eta produktu fitosanitariorik erabili gabe landatutako garbantzu eta babarrunak oinarri hartuta. Aurrerapen hori Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak finantzatutako 3SLEKA ikerketa-proiektuaren parte da.

Proiektuaren ondorioz, irinak, snackak eta nutrizio-propietate hobetuak dituzten igurtzigarriak sortu dira, batez ere adinekoentzat, landare-proteinen alternatiba osasungarriak eskaintzeko helburuarekin. Nekazaritzako soberakinen bidez garatutako produktu berri horiek nutrizio-kalitate hobea eta nekazaritzako elikagaien sektorearen iraunkortasuna hobetzen laguntzen dute, eta bat datoz baliabide naturalen erabilera arduratsuari buruzko Europako araudiekin.

Produktu horien garapenak elikagaien alferrik galtzea murrizteko eta tokiko laboreen balorizazioa sustatzeko beharrari ere erantzuten dio. Gainera, elikagaien segurtasuna hobetzeko bidean aurrera egitea ahalbidetu du proiektuak, produktuen trazabilitatea eta produktu fitosanitarioen balizko hondakinen kontrola bermatuz.

Ekimen hau nekazaritzako elikagaien eredu jasangarriago eta arduratsuago baterantz aurrera egiteko ahaleginen barruan sartzen da. Eredu horrek berrikuntza zientifikoa, ingurunearen babesa eta elikadura osasungarriagoa, eskuragarriagoa eta ingurumena errespetatzen duena uztartuko ditu.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)