Lanbide maiatzaren 28an Green Azoka-Aclima Talent azokan izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Green Azoka ingurumen-sektorera bideratutako azoka da, Aclima-Talentek antolatua, Euskadiko ingurumen-sektorean enplegua eta talentua kudeatzeko ekimena. Azoka enplegu berdeen hazkundea sustatzen eta laguntzen aitzindariak diren enpresei eta sektore horrekin zerikusia duten profesionalei eta ikasleei zuzenduta dago.
Lanbidek stand bat izango du, eta bertan EURES ere egongo da (EURopean Employment Services).
Stand-aren ordutegia
- Maiatzak 28: 09:30 - 17:00
Lekua
Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorb., 4, Abando, 48011 Bilbo

