Lanbidek onartu ditu 2025eko ekitaldirako enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako oinarri arautzaileak eta deialdia, EHAn argitaratzeke dagoena

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2025eko uztailaren 14ko bileran hartutako erabakiaren bidez, 2025eko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu.

Erabaki hori 2025eko uztailaren 31n argitaratuko da EHAAn. Beraz, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, deialdi horretarako eskabideak aurkezteko epea hasiko da, eta, kasu horretan, hilabeteko epea izango da.

Irakurri (gaztelaniaz) akordiaren testua eta laguntzen arautzeko oinarria (PDF, 277 KB) (leiho berri batean irekitzen da)