Lanbidek Markina-Xemeinen egingo den Lea-Artibaiko Enplegu Azokan parte hartuko du ekainaren 6an.

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Enplegu Azoka ekainaren 6an (ostirala) ospatuko da Markina-Xemeinen kokatutako Lea-Artibai Berrikuntza Gunean.

Eskualdeko eta inguruko 18 enpresa eta erakundek parte hartuko dute bertan. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Gazteak Lea-Artibai 2025 programaren baitan kokatzen da. Lea-Artibaiko 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta eskualdeko gazteen laneratzea sustatzea du helburu, gazte eta enpresen arteko harremana sustatuz.

Lanbidek stand bat izango du, eta bertan EURES (leiho berri batean irekitzen da) ere egongo da (EURopean Employment Services).

Lekua

Lea-Artibai Berrikuntza Gunea

Xemein Hiribidea, 12, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia