Lanbidek 17,8 milioi euro onartu ditu laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzetan (Gobernu Bilera 2025-02-25)

Argitalpen-data: 


      Argazkia.jpg
  • Euskal Enplegu Zerbitzuaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago deialdia, eta baztertuta dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko helburua duten erakunde publiko eta pribatuei bideratuta dago 

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 17,8 milioi euroko laguntzak onartu ditu laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko. Zehatzago esanda, 4,5 milioi bideratuko ditu 2025ean, 5 milioi 2026an eta 2027an, eta 3,3 milioi 2028an.

Erakunde publiko edo pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baita elkarteek, fundazioek, kooperatibek, kooperatiben federazioek edo gizarte ekonomiako beste erakunde batzuek ere, irabazi asmorik ez badute eta bazterkeria egoeran edo gizarte bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea badute helburu. Toki erakundeentzat eta tokiko edo eskualdeko garapen agentzientzat ere badira.

Horretarako, Gizarteratzeko Enpresen Erregistroan alta emanda egon beharko dute. Deialdi hau Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurtengo Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago.

Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, laguntzen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira (euskadi.eus/egoitza). Aurkezteko hurrenkeraren arabera aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera berean emango dira laguntzak.

Laneratzeko enpresak

Laneratzeko enpresatzat hartuko dira honako ezaugarri hauek di­tuzten ondasunen edo zerbitzuen ekoizpen egiturak: gizartean baztertuta edo desabantailan dauden taldeak lan merkatuan sartzeko helburua dutenak, eta, gainera, gizarteratzeko banan-banako proiektuak egiten dituz­tenak, ikasketa prozesu egoki baten bidez, eta prozesu horrekin, enplegagarritasunaren baldintzak hobetzen laguntzeko trebetasun sozialak, laneko trebetasunak, oi­narrizko prestakuntza, laneko kualifikazioa eta merka­tuari buruzko ezagupenak barnean hartzen dituztenak.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)