Joan den irailaren 10ean ospatu zen Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna dela eta, nabarmentzekoa da krisi suizidetan esku hartzeko gida praktikoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2024an argitaratua.
Argitalpen honek, batez ere suizidioaren prebentzioan inplikatutako profesionalei zuzendua, Euskadiko jokabide suizidaren egoera espezifikoa testuinguruan kokatzen du hasieran, mitoak desmuntatzen ditu eta arrisku-faktoreak deskribatzen ditu, ondoren suizidioa egiteko asmoa duen pertsonarekiko nahiz haren senide eta biziraun dutenekiko jarduera-protokoloak zehazten ditu. Azkenik, gidaliburuak larrialdietako profesionala zaintzeko tresnak eta esku-hartzaileentzako auto-babes psikologikorako jarraibideak ditu.
Beatriz Alba Carmona, Elisa Alfaro eta Pedro Martín-Barrajón Morán profesionalek egin zuten gida, eta suizidioaren aurrean erantzun integrala indartzeko baliabide praktikoa da.