Gogoratu behar da bidaia-agentzia horrek itxi zituela ateak maiatzaren amaieran, eta dozenaka bezerok kalteak jasan zituztela, eta bidaia ordainduta izan arren ezin izango dutela bidaia egin.
Bestalde, Kontsumoko Euskal Institutuak hiru zehapen ezarri dizkio agentziako arduradunari. Lehenengo zehapenak, 9.003 eurokoa, ezartzen du agentziako arduradunak ez duela dohainik eman kontratu aurreko informazioa legeak behartzen dion moduan (138.2 artikulua) ez eta faktura edo erosketaren egiaztagiria ere ( 139.13). Aldi berean, agentziak agintariekin lankidetzan jardun ez duela edo informazio okerra eman duela uste du Kontsumobidek eta ondorioz Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 141.1 artikulua ez betetzea ere leporatzen dio.
Beste zehapenetako bat astungarritzat jotzen du aipatutako legean aurreikusitako intentzionalitate-mailako inguruabar mistoa, zehazki 152 e) artikulua eta baita, aintzat hartu da legez kanpo lortutako etekinaren zenbatekoa. Bigarren zehapen txosten honetan ere, Kontsumobidek Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 141.1 artikulua ez betetzea egotzi dio.
Azkenik, hirugarren zehapena, 5.000 eurokoa, agentziak agintariekin lankidetzan jardun ez duelako eta/edo informazio okerra eman duelako ezarri zaio. Hau da, berriro Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 141.1 artikulua ez betetzeagatik.