Javier Diéguezek ISACA Roadshow Bilbao ekitaldiaren hirugarren edizioari hasiera eman dio

Argitalpen-data: 


      2025_09_25_Dieguez_ISACA.jpeg

Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak BAT Dorreko auditorioan egin den ISACA Bilbao biltzarraren hirugarren edizioari hasiera ematen parte hartu du.

Jardunaldian egin diren hitzaldietan eta mahai-inguruetan auditoretzako zuzendariek, zibersegurtasunaren arduradunek eta Euskadiko enpresek dituzten erronka eta arrisku nagusiak aztertu dituzte, gaurkotasun handiko edukien bidez, hala nola, CRA Erregelamendua, Adimen Artifiziala edo Quantum Computing. 

ISACA – Informazio Sistemen Auditoretza eta Kontrolerako Elkartea (Information Systems Audit and Control Association) informazio-sistemetan auditoretza- eta kontrol-jarduerak egiteko metodologiak eta ziurtagiriak garatzen laguntzen eta babesten dituen nazioarteko elkarte bat da.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)