Javier Diéguezek "Azpiegitura estrategikoak, horien erronkak eta estrategiak Euskadin" jardunaldian parte hartu du

Argitalpen-data: 


      Dieguez_infraestructuras_criticas_250528.jpeg

Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak Zamudion, Bizkaiko Teknologia Parkean, SPRIk antolatu duen “Azpiegitura estrategikoak, horien erronkak eta estrategiak Euskadin” jardunaldian parte hartu du, eta Zibersegurtasunaren Euskal Estrategiari eta Euskadiko azpiegitura estrategikoak babesteko ezarpenari buruz hitz egin du.

Jardunaldi honetan, Euskadiko ehuna segurtasunaren arloan teknologikoki gaitzeko erronkak eta aukerak ere jorratu dira, mehatxu fisikoak, digitalak eta ingurumenekoak barne direla.  Era berean, adituek funtsezko sektoreetan jarraitutasun operatiboa eta gorabeherei eman beharreko erantzuna bermatzeko gaur egungo estrategiak aztertu dituzte, bai eta “made in Euskadi” eskaintza teknologikoa eta segurtasun-industriaren lehiakortasuna indartzekoak ere.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)