Ixone Soroak Itsas Eskualde Periferikoen Lantaldeko Arrantza Taldearen bileran parte hartuko du Bruselan

Argitalpen-data: 


      54051234247_9acb25af1f_o.jpg
  • Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak uretako elikagaien eskumena eta elikagaien segurtasuna hobetzea ere aztertuko ditu Europako Parlamentuko Arrantza Batzordearekin.

Vitoria-Gasteiz/Brusela, 2025eko apirilaren 5a

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura zuzendari Ixone Soroak Itsas Eskualde Periferikoen Lantaldeko (CRPM) Arrantza Taldearen bileran parte hartuko du apirilaren 9an, asteazkenean, Bruselan.

Alfonso Villares Itsasoko kontseilaria eta Galiziako Xunta dira lantaldearen buru, eta, aztertu beharreko gaien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Europako Batzordeak Arrantza Politika Erkidearen eta CRPMko Arrantza Lantaldearen Gobernantzaren oinarrizko araudiari buruz egindako kontsulta publikoari buruzko ikuspuntuen trukea, 2025erako gaikako lehentasunak eta lan-planaren proiektua ezarriko dituena, eta Taldearen Lehendakaritzan izango den erreleboa.

Arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria Europako Parlamentuko Arrantza Batzordearekin bilduko da. Bertan aztertuko dituzte EBko eta Erresuma Batuko Merkataritza eta Lankidetza Akordioa, 2023ko eta 2024ko Batzordearen aplikazio-txostenak eta arrantza-gaien egungo egoera, eta uretako elikagai-produktu guztien bidezko lehia babesteko eta elikagaien segurtasuna hobetzeko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-estandarren eginkizuna.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)