Itzulia Basque Country 2025 lasterketaren eraginak Euskadiko trafikoan

Argitalpen-data: 


      Itzulia_01-04-2024-40.jpg
  • Lasterketa apirilaren 7tik 12ra bitartean egingo da Vitoria-Gasteiz eta Eibar artean
  • Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz

Itzulia Basque Country 2025 lasterketaren 64. edizioa Vitoria-Gasteiztik abiatuko da apirilaren 7an eta Eibarren amaituko da hilaren 12an, larunbata. Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako 300 agente baino gehiagok (Trafiko Unitateko, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta ertzain-etxeetako agenteek) parte hartuko dute, eragindako herrietako udaltzaingoekin batera.

Itzulia Basque Country 2025 lasterketari buruzko informazio guztia web-orri, aplikazio eta Twitter kontu ofizialen bidez hedatzen da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren telefono-zenbaki bat, 24 orduetan aktibo dagoen 011, erabil dezakete trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edota @TrafikoaEJGV X sare sozialeko kontua ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.

TRAFIKOAN ERAGINAK

ASTELEHENA, APIRILAK 7: 1. ETAPA – VITORIA-GASTEIZ – VITORIA-GASTEIZ

  • Etaparen kilometroak guztira: 16,5 km.

Lehen etapa hau banakako erlojupekoa da eta 14:15ean hasi eta 17:42an amaituko da Gasteizen. Etapa honetan bereziki kaltetuak izango dira Zurbano, Jungitu, Lubiano eta Illarraza herrietako bizilagunak.

  • Eraginak:

ERREPIDEA

KOKALEKUA

NORANZKOA

MOZKETA ORDUA

AMAIERA ORDUA

N-104

Illarraza eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia artean

Biak

12:00

17:55

A-2134

N-104 errepidearekiko elkargunetik A-3008 errepidearekiko elkargunera

Biak

12:00

17:55

A-3008

A-2134 errepidearekiko elkargunetik A-3010 errepidearekiko elkargunera

Biak

12:00

17:55

A-3010

A-3008 errepidearekiko elkargunetik N-104 bidegurutzeraino

Biak

12:00

17:55

 

ASTEARTEA, APIRILAK 8: 2. ETAPA – IRUÑEA - LODOSA

 

  • Etaparen kilometroak guztira: 199,8 km.

Iruñean 12:49an hasi eta Lodosan 17:17an amaituko den etapa. Etapa hau guztia Nafarroatik igarotzen da, Iruñetik Lodosaraino.

 

ASTEAZKENA, APIRILAK 9: 3. ETAPA 3 – ZARAUTZ - BEASAIN

  • Etaparen kilometroak guztira: 156,3 km.

Zarautzen 13:27ak aldera hasi eta Beasainen 17:18ak aldera amaituko den etapa.

  • Eraginak:

ERREPIDEA

KOKALEKUA

NORANZKOA

MOZKETA ORDUA

AMAIERA ORDUA

N-634

Zumaiako Txikerdi biribilgunearen eta Zudugarai gainaren artean

Biak

13:00

14:10

AP-8

Zarauzko ordainlekutik irteerak

Biak

13:15

14:10

AP-636

3 irteera

Biak

15:20

16:10

N-1

416 irteera

Biak

15:40

16:30

N-1

417 irteera

Biak

15:40

16:30

N-1

419 irteera

Vitoria-Gasteiz

15:45

16:45

16:35

17:35

N-1

428 irteera

Biak

16:20

17:10

N-1

426 irteera

Biak

16:25

17:15

N-1

422 irteera

Biak

16:35

17:25

N-1

419 irteera

Irun

16:45

17:35

N-1

Beasaingo anbulatoriorako sarbidea

Biak

16:45

17:35

 

OSTEGUNA, APIRILAK 10: 4. ETAPA – BEASAIN - MARKINA-XEMEIN

  • Etaparen kilometroak guztira: 169,6 km.

Beasainen 13:15ean hasi eta Markina-Xemeinen 17:17an amaituko den etapa.

  • Eraginak:

ERREPIDEA

KOKALEKUA

NORANZKOA

MOZKETA ORDUA

AMAIERA ORDUA

N-1

419 irteera

Vitoria-Gasteiz

12:35

13:30

AP-636

3 irteera

Biak

12:45

13:35

AP-636

5 irteera

Biak

12:45

13:35

GI-2630

Oñati eta San Prudentzioko biribilgunearen artean

Biak

13:20

14:20

GI-627

San Prudentzioko biribilgunearen eta Epeleko biribilgunearen artean AP-1

Biak

13:35

14:25

AP-1

130 irteera

Kanpazar

Bergara

13:35

14:25

N-634

Berrizko biribilgunearen eta Iurretako Arriandiko bidegurutzearen artean

Biak

14:10

15:20

AP-8

64 irteera

Biak

16:20

17:10

AP-8

71 irteera Azitainen

Biak

16:30

17:20

 

OSTIRALA, APIRILAK 11: 5. ETAPA – URDUÑA – GERNIKA-LUMO

  • Etaparen kilometroak guztira: 172,4 km.

Urduñan 13:03an hasi eta Gernika-Lumon 17:17an amaituko den etapa.

  • Eraginak:

ERREPIDEA

KOKALEKUA

NORANZKOA

MOZKETA ORDUA

AMAIERA ORDUA

BI-625

A-625

Urduña eta Ugao Miraballes artean

Biak

12:30

14:40

AP-68

2 irteera

Biak

13:50

14:35

N-240

Artea eta Lemoa artean

Biak

14:15

15:20

N-634

Amorebieta eta Erletxetako biribilgunearen artean

Biak

14:30

15:25

N-637

27 irteera

Biak

14:45

15:35

 

Gernika

 

15:15

17:35

 

LARUNBATA, APIRILAK 12: 6. ETAPA – EIBAR - EIBAR

 

  • Etaparen kilometroak guztira: 153,6 km.

Etapa con inicio sobre las 13:31 h. y final sobre las 17:19 h. en Eibar.

Eibarren 13:31 inguruan hasi eta 17:19 aldera amaituko den etapa.

  • Eraginak:

ERREPIDEA

KOKALEKUA

NORANZKOA

MOZKETA ORDUA

AMAIERA ORDUA

AP-8

71 irteera Azitainen

Biak

13:05

14:10

15:45

16:50

14:00

15:05

16:35

17:45

AP-8

64 irteera

Biak

13:15

14:15

14:00

14:50

 

BALIABIDEAK

  • Ertzaintzak 300 agente baino gehiago hedatuko ditu.
  • Proban laguntzeko polizia-dispositiboa 37 agentek osatuko dute.
  • Horietako 35 Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Trafiko Unitateetako motor-gidariak izango dira, eta horiei lasterketako agintari-taldea eta komunikazio-taldea batuko zaie.
  • Lasterketan laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboan koordinatuta jardungo dute ertzain-etxeek eta udaltzaingoek.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)