Itziar de la Peña Eusko Jaurlaritzako Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko zuzendariak atzo Juanma Juvera (Radio Popular) kazetariari eskainitako elkarrizketa batean azaldu zuenez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria txosten sakona da, sektoreak Euskadin duen egoera, bilakaera eta erronkak aztertzen dituena.
Itziar de la Peñaren arabera, datuek hirugarren sektorea kokatu eta sendotu egiten dute eta Liburu Zurian azaltzen diren elkarteen, boluntarioen eta langileen zifrak ikusgarriak dira. "Sektoreak sortzen ari diren beharrei erantzuteko gaitasuna islatzen du", gaineratu du Eusko Jaurlaritzako Hirugarren Sektore Soziala eta Gizarte Ekintza Sustatzeko zuzendariak.
Elkarrizketa horretan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak gazteen boluntariotzaz, elkarrizketa zibilaz edo Hirugarren Sektore Sozialak Euskadiko BPGan duen eragin ekonomikoaz ere hitz egin du, dagoeneko % 2,4koa baita.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)