Itziar de La Peña: "Boluntariotza oso mugimendu proaktiboa da"

Argitalpen-data: 


      IMG_20251210_083517(2).jpg

Gaur goizean Onda Vascan eskainitako elkarrizketa batean, Itziar de La Peña Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekintzako eta Hirugarren Sektore Sozialaren Sustapeneko zuzendariak adierazi du boluntariotza edozein esparrutara bideratuta egon daitekeela gaur egun, eta nabarmendu du boluntario bihurtzeko arrazoi berriak antzeman direla, hala nola hondamendi naturalak, klima-aldaketa edo osasun mentala. "Boluntariotza mugimendu proaktiboa da, erronka berriak begiratzeko beste modu batzuk irekitzen ari zaizkigu eta boluntariotza horretara egokitzen ari da" adierazi du Itziar de La Peñak. 2025-2028 Boluntariotzaren Euskal Estrategia berrian jasotako datuen arabera, teknologia berriek boluntariotza digitalaren hazkundea eragin dute.

Euskadin 168 mila pertsonak egiten dute boluntariotza motaren bat, boluntarioen heren bat 65 urtetik gorakoa pertsonek osatzen dute eta beste heren bat 30 urtetik beherakoek. "Oso kopuru garrantzitsua da, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailetik boluntariotza sortzen ari den eragina neurtu nahi dugu; zein balio sozial duen eta pertsonen bizitzak zein neurritan hobetzen ari diren jakin nahi dugu" azaldu du Gizarte Ekintzako eta Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko zuzendariak.

Itziar de La Peñaren hitzetan, boluntariotza komunitatea sortzen duen errrealitate bat da, komunitate inklusiboa alegia. Sortzen diren konfiantza-guneak eta elkarren laguntza zein babesa bizitza kolektiborako funtsezkoak direla adierazi du. "Boluntarioek DNAn daramaten zerbait da. Eusko Jaurlaritzako ordezkariak azaldu duenez, Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria boluntariotzaren ildo nagusiak sustatzeko plangintza-dokumentu bat da. Boluntarioen ikusgarritasuna indartu nahi dugu eta, aldi berean, boluntarioen belaunaldien arteko erreleboa indartu eta zaindu" gaineratu du Itziar de la Peñak.

Onda Vascan egindako elkarrizketan, Ekintza Komunitarioko eta Hirugarren Sektore Sozialaren Sustapeneko zuzendariarekin batera, bi gazte boluntariok parte hartu dute. Itziar Morenok (Gazteen Gurutze Gorria) eta Mikel Garayk (ESN Bilbao) boluntario gisa egun duten esperientziaren berri eman dute.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)