- Espezializazioa eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako egoitzan egingo da
- Eskabideak aurkezteko epea urriaren 8an bukatuko da
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beken deialdia egin berri du. Espezializazioak honako arlo hautakoak izango dira: lankidetza Afrikan, ekintza humanitarioa, gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta giza eskubideen, pertsona, erakunde eta komunitate defendatzaileak babestea.
Bekak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira eta azken hauetara aurkezteko baldintzen artean aurkitzen dira, besteak beste, gehienez 28 urte izatea 2025eko urtarrilaren 1ean, unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala izatea eta gutxienez urtebeteko esperientzia izatea lankidetzaren arloan edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzan.
Bekek hamabi hilabete iraungo dituzte eta Gasteizko eLankidetzaren egoitzan egingo dira. Zenbatekoa 22.000 euro gordin izango dira, eta, horietatik, 2.000 euro formaziorako izango dira. Horrela, urtean zehar bekadunak bere formazio planarekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi edota mintegietara joateko aukera izango du.
Bekaren helburua da gazteen formazio sustatzea lankidetzaren eta elkartasunaren esparruan, eta, horretarako, eLankidetza bezalako espezializaziorako aukera ematen duen espazio estrategiko bat eskaintzea. Era berean, gazteak euskal sektore horretan inplikatu nahi dira lankidetza-eragileak sendotzeko.
Eskabideak eta eskatutako dokumentazio guztia telematikoki aurkeztuko da, eta www.elankidetza.euskadi.eus webguneko deialdien atalean edota www.euskadi.eus webgunean.
2000 urteaz geroztik, 81 emakumek eta 26 gizonek baliatu dituzte lankidetzan profesionalak espezializatzeko bekak. Prestakuntza hori erabakigarria izan da sektorean lan-merkatuan sartzeko orduan
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)