Imanol Pradales Lehendakariak bisita instituzionala egin du Iberdrolaren pabiloira 'Enlit Europe' azokan

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales Lehendakariak bisita instituzionala egin du gaur, Iberdrolaren pabiloira Enlit Europe energia-sektorerako erreferentziazko nazioarteko ekitaldian. Bilbao Exhibition Centre-en egingo du hurrengo edizioa, 2025eko azaroaren 18tik 20ra.

140 herrialde baino gehiagotako 15.000 profesional eta mundu osoko 700 enpresa erakusketari baino gehiago bilduko dira, trantsizio energetikoaren erronkak eta aukerak aztertzeko. Topaketa 1., 3. eta 5. pabiloietan egingo da, eta BECeko Konbentzio Zentroan espazioak izango ditu.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)