Ikusiker (2025-2026): Instagram eta TikTok

Txosten honetan aurkitu daitezke 2025eko azaroaren 5 eta 13 bitartean Instagrami buruz egindako inkestaren emaitzak.

Ikusiker (2025-2026): Instagram eta TikTok

2025-2026 ikasturtean, IKUSIKERen Unibertsitateko panelean bat egiten dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) 3760. Laginean lurralde, jakintza-arlo, fakultate eta ikasketa-maila desberdinetako gazteak daude.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2025eko azaroaren 5 eta 13 bitartean Instagrami buruz egindako inkestaren emaitzak.

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak gazteek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen dituen behategia da. Ikusiker 2018/2019 ikasturtean sortu zen NOR Ikerketa Taldeak eta EITBk abiatutako Applika+ izeneko ikerketa-proiektuaren barruan (US17/40) eta gaur egun UPV/EHU, EITB, Euskararen Erakunde Publikoa eta Kulturaren Euskal Behatokiaren arteko elkarlanaren fruitu da. www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.