
Gazteeen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Nerabe eta gazteekin lan egiten duten pertsonentzako autozaintza emozionaleko trebetasunak: antsietatea kudeatuz’ ikastaroa. Ikastaroa emango du Ernesto Gutiérrez Crespok, psikologo eta pedagogoak. Euskadiko Psikopedagogia Elkarteko presidentea eta Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzailea.
Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Nerabeekin eta gazteekin lan egiten duten pertsonek nork bere burua zaintzeko eta antsietate-jokabideak kudeatzeko trebetasunak eta gaitasunak eskura ditzaten laguntzea.
Beste helburu batzuk hauexek dira:
- Autozaintzaren funtsezko dimentsioak identifikatzea, genero-ikuspegia kontuan hartuta.
- Antsietatearen funtsezko ezaugarriak ezagutzea, bai eta arrisku- eta babes-faktoreak ere.
- Nork bere burua zaintzeko plan indibidualizatua egiten ikastea.
- Norberaren burua zaintzeko pertsona barruko estrategietan eta lan-inguruneari lotutako pertsonen arteko harremanetan trebatzea.
- Prebentzio- eta esku-hartze estrategiak garatzea nerabe eta gazteekin lan egiten duten pertsonen lan-ingurunean antsietate-portaeren aurrean.
Informazio gehiago. Ikastaroa GAZTELANIAZ emango da, baina parte-hartzaile bakoitzak gaztelania edo euskara erabili ahal izango du bere mintzaldietan. Materiala bi hizkuntzetan ere emango da.
- Noiz: martxoaren 24an, 31n eta apirilaren 7an.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Non: El Campillo Gizarte etxea. Santa Maria kalea, 4 A, Gasteiz.
- Ordutegia: 9:00etatik 13:30era.
- Izena emateko epea: otsailaren 24tik martxoaren 10era.
- Taldea: 20 lagun.
gaztebehatokia@euskadi.eus
94 4031645
Hartzaileak: lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
- Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.
- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak
Oharra:
Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.