III. Gazte Talentuaren Enplegu Azoka, urriaren 30ean Bilbon

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Urriaren 30ean, Lanbidek parte hartuko du III. Gazte Talentuaren Enplegu Azokan, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara bitartean, Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan.

Jardunaldi honek enpresak, erakundeak eta gazteak biltzen ditu, helburu du talentuaren eta lan-aukeraren arteko topaketa erraztea. Ekitaldia Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen du.

Lanbidek B05 gelan izango du estand bat, erakundeko langileek artatua, eta 12:00etan “Lanbide; errazago, gertuago” izeneko hitzaldia eskainiko du.