Igandean, Ares´ek Eusko Label Ligako XVIII. Concello de Ares Bandeira hartuko du

Argitalpen-data: 


      ARES.JPG

Julio Ignacio Iglesias Redondok, herriko alkateak, Germán Sánchez eta José Montero "Peli" Ares Arraun Elkarteko presidenteak eta idazkariak, hurrenez hurren, gaur goizean aurkeztu dute udaletxearen aurrean herrian izango den abuztuko kirol-hitzordu nagusietako bat: XVIII. Concello de Ares Bandeira.

Ares´ko hiribildua marea urdin betak hartuko du abuztuaren 31en, 12:20´etatik aurrera, bertako arraunlariak portu ingurutik animatzeko. Estropada hori ezinbestekoa da arraunzaleentzat oro har, Kantauriko eta Atlantikoko arraunketaren maila gorena osatzen duten tripulazio guztiak gertutik ikusteko aukera ematen baitu.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)