Norman Fosterrek eta Luis María Uriartek Arte Ederren Bilboko Museoa handitzeko egindako proiektua beste mugarri batera iritsiko da aurtengo urrian, 1970eko eraikinaren zaharberritzea amaitzen denean. Agravitas arkitektura berria eraikitzearekin batera egina –bi eraikinek Chillida plazatik eta komunikazio-gune bertikaletik izango dute sarbidea–, zaharberritze garrantzitsu honek gune honetan erakusketa- eta hezkuntza-jarduerak egitea ahalbidetuko du, aurtengo urritik aurrera, obren azken fasean.
Gaur aurkeztu dute gune hori, eta bertan izan dira Ibone Bengoetxea lehendakariordea, Bizkaiko ahaldun nagusia, Bilboko alkatea eta beste ordezkari instituzional edo soziokultural batzuk. Miguel Zugaza Bilboko museoko zuzendariak berak itxi du aurkezpena.
Informazio gehiago
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)