Hezkuntza sailak batzarra deitu du sindikatuekin biharko

Argitalpen-data: 

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, sindikatuekin bilera egiteko deialdiaren berri eman du gaur. "Bilera batera deitu ditugu sindikatuak ostiral honetan bertan, euskal hezkuntza sistemaren benetako beharrei elkarrekin erantzuteko, ziklo eraikitzaile bat irekitzeko helburuarekin”. Sailburuak dei egin du apirila aukera berri bat izan dadin "lasaitasunetik eta euskal hezkuntza publikoarekiko konpromisotik aurrera egiteko".

Pedrosak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna argia da: "determinaziozz erantzutea hezkuntza sistemaren erronkei etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko". Horregatik, akordiorako borondate irmoa berretsi du eta aldi berean, eskua luzatu du modu eraikitzailean lan egiteko, betiere ikasleen garapen akademikoa eta ongizate emozionala erdigunean jarrita.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)