Eusko Jaurlaritzak Udaleraiki hitzarmena berritzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Hitzarmen horren bidez, ikastetxeak hartzen dituzten udal-eraikinetan hobekuntza-lanak egiteko laguntza arautzen da.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 10 milioi euro inbertituko ditu ikastetxeak berritu eta eraldatzeko lanen kostuaren % 60raino finantzatzeko. Azpiegiturak berritzeak eta eskola-inguruneak egokitzeak ikasleen ikaskuntza, ongizatea eta motibazioa hobetzen dituzte.
Udaleraikiri esker aurten 80 jarduketa baino gehiago finantzatu dira Euskadiko ikastetxeetan, eta horrek erakusten du Eusko Jaurlaritzaren konpromiso argia erakundeen arteko lankidetzari eusteko eta udalei laguntzen jarraitzeko, kasu honetan hezkuntza-komunitatearen mesedetan.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)