Herri Dirubideen Euskal Kontseilua

Argitalpen-data: 


      CVF_1.jpeg

Gaur egin da Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera, eta, besteak beste, honako erabaki hauek hartu dira:

 2024KO EKARPENEN LIKIDAZIOA

Zerga bidezko diru-sarrerei dagokienez, foru-aldundiek 2024an 18.310 milioi euro bildu dituzte guztira zerga itunduen bidez: 2023an baino 97,5 milioi gehiago.

Horrek esan nahi du, balio erlatiboetan, urte arteko % 0,5eko hazkundea izan dela. Ekitaldiko aurrekontuetan aurreikusitakoa baino igoera txikiagoa izan da, batez ere, Auzitegi Gorenak lehengo lan-mutualitateei buruz emandako epaien ondorioz foru-aldundiek PFEZan gauzatutako itzulketen bolumen handiagatik.

2024rako onartutako aurrekontuaren gaineko betearazpena % 96,4koa izan da. Hau da, 2024rako aurrekontuan jasotako zenbatekoa baino 690 milioi euro gutxiago bildu dira, lan-mutualitateen kasuan aurreikusi gabeko inpaktu kaltegarriaren ondorioz.

Zuzeneko zergapetzearen barruan, bi zerga nagusiek ekarpen dibergentea izan dute: PFEZak (-% 1,6) eta sozietateen gaineko zergak (+% 6,4).

Zeharkako zergei dagokienez, BEZaren bilketa (Estatuarekiko doikuntzak barne) % 0,8 jaitsi da, batez ere hidrokarburoen sektoreko BEZaren iruzurraren ondorioz.

Zerga bereziei eta plastikozko ontzi berrerabilezinen eta elektrizitatearen gaineko zergei dagokienez, bilketa globala (Estatuarekiko doikuntzak barne) % 4,3 igo da, batez ere tabako-laboreen gaineko zerga berezien (+% 6,7) eta elektrizitatearen gaineko zerga berezien (+% 361,7) gorakadagatik. Azken kasu horretan, igoera handia 2024an zerga-tasak partzialki berrezartzearen ondorio da.

Lurraldeka, 2024ko bilketaren itxiera honela banatzen da:

  • Arabako Foru Aldundiak 2.831 milioi euro bildu ditu zerga itunduengatik, 2023an baino % 0,4 gutxiago.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak 9.409 milioi euro bildu ditu, 2023an baino % 0,02 gutxiago.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak 6.070 milioi euro bildu ditu, 2023an baino % 1,8 gehiago.

 

ZERGA ITUNDUEN DIRU-BILKETA: 2024KO ITXIERA
RECAUDACIÓN TRIBUTOS CONCERTADOS. CIERRE  2024

 

 

 

 

 

 ARABA / ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL / GUZTIRA

IRPF / PFEZ

1.049.674.477

3.576.558.329

2.346.439.427

6.972.672.233

I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z

294.444.086

933.025.626

512.241.473

1.739.711.185

IVA / BEZ

1.090.831.921

3.470.453.921

2.312.261.238

6.873.547.080

I. ESPECIALES FABRICAC., IE DE ENVASES e IE DE ELECTRIC.
FABRIK. Z. BEREZIAK, ONTZI./ZERGA eta ELEKTRIZ./ZERGA

239.224.935

761.088.027

507.090.539

1.507.403.501

RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK

156.805.742

667.893.623

391.995.950

1.216.695.316

TOTAL / GUZTIRA

2.830.981.162

9.409.019.528

6.070.028.625

18.310.029.315

 

Zerga-bilketaren itxiera eta Estatuari egindako ordainketak ezagutu ondoren, ekarpenen likidazioaren azken zenbatekoa 12.285,7 milioi eurokoa da. Zenbateko hori 2024ko aurrekontuan oinarrituta aurreikusitako emaitza baino 401 milioi gutxiago da.

2024ko LIKIDAZIOA / LIQUIDACIÓN 2024

         

2024ko FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK
APORTACIONES DE LAS DIPUTACIONES FORALES AL GOBIERNO VASCO EN 2024

 

 

 

 

 

ARABA / ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL

Ekarpen koefizientea 2024
Coeficiente aportación 2024

15.87%

50.49%

33.64%

100.00%

EKARPENAK 2024 APORTACIONES 2024

1.949.739.397

6.203.046.137

4.132.906.954

12.285.692.488

 

2024KO EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN LIKIDAZIOA

 

2024ko bilketaren itxieran oinarrituta, egokitzapenerako funts orokorra 86 milioi euroz zuzkitu da, eta Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundien artean banatuko da, 49,6 eta 36,4 milioi euroko zenbateaz, hurrenez hurren.

 

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA 2024
FONDO GENERAL DE AJUSTE  2024

   

EUSKO JAURLARITZA
GOBIERNO VASCO

70.81%

60.880.116

FORU ALDUNDIAK
DIPUTACIONES FORALES

29.19%

25.096.605

Araba / Álava

 

3.982.831

Bizkaia

 

12.671.276

Gipuzkoa

 

8.442.498

GUZTIRA / TOTAL                                         

 

85.976.721

     

Egokitzapenerako Funts Orokorraren hartzaileak:

 

Destinatarios del Fondo General de Ajuste:

 
 

Araba / Álava

49.610.768 €

 

Gipuzkoa

36.365.953 €

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)