Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua batzartu egin da gaur Imanol Pradales Lehendakaria buru dela. Bilera amaitu ondoren, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Fundazioaren Batzorde Exekutiboko presidente den Elixabete Etxanobe; Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu den Ibone Bengoetxea; eta Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusi Miren Arzalluz hedabideen aurrean agertu dira, Patronatuak hartutako erabakien berri emateko.
Museoa Urdaibain handitzeko proiektuari buruzko erabakia jorratu dute bilkuran, dagoeneko amaitu egin baita gaiaz gogoetatzeko eta hura behar bezala aztertzeko Patronatuak 2023ko abenduan ezarri zuen epea. Mahai gainean dauden baldintzatzaileak eta lurralde-, hirigintza- eta ingurumen-arloko mugak ikusita, proiektuarekin aurrera ez egitea erabaki du Patronatuak.
Horren ordez, eta 2023ko abenduko bilkura hartan erabakitakoaren ildotik, datorren 2027–2030 Plan Estrategikoaren baitan bide berriak bilatuko dira hazten jarraitzeko helburuari erantzun ahal izateko, Museoak nazioartean punta-puntako erakunde kulturala izaten jarraitu dezan eta gure herrian ere arlo kultural, ekonomiko eta sozialeko motor izaten jarraitu dezan.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Busturialdea eskualdearen garapen jasangarriarekin duten konpromisoa berretsi dute: “Busturialdea lehentasunezko helburua izaten jarraitzen du”. Hor kokatzen da Eskualdeko Plan Estrategikoa, jada martxan dagoena, eta eskualdeko eragileekin partekatutako ibilbide-orri bat ezartzen duena.
Bideragarritasuna aztertzen duen memoria
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)