Gorka Oraa Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak euskal enpresa eta kooperatibentzako laguntzen zenbatekoa (% 70era arte) eta helburu nagusiak xehatu ditu, gaur Onda Vascan egindako elkarrizketa batean.
"Kontziliazioa geratzeko etorri da. Enpresa batek denbora eta espazio bat sortzeko konpromisoa hartzen badu, langilea erosoago sentituko da, bere enpresan errotuago... Era berean, produktibitatea hobetzen da, lan-absentismoa murrizten da..." azaldu du Oraak. Eusko Jaurlaritzako ordezkariak gogorarazi du, halaber, Kontzilia komunitatea ere badagoela, kontziliazioaren gaian hobetzen jarraitu ahal izateko beren esperientziak partekatzen dituzten 40 euskal enpresak osatutako sarea hain zuzen ere. Irene Garcíak, Prosertec enpresako ordezkariak eta sare horretako kideak, adierazi du profil tekniko gutxi daudenez, lan-kontziliazioa talentua atxikitzeko eta erakartzeko tresna dela. "Kontziliazioa da gogobetetze-inkestetan ondoen baloratzen den alderdia. Nabaritzen dugu kontziliatzeko neurriek eragin zuzena izan dutela langileen motibazioan" azpimarratu du Garciak.
Orain arte, 92 euskal enpresak jaso dituzte diagnostikoa egiteko eta antolaketan uztartze-plan bat ezartzeko laguntzak. Irailaren 30ean amaituko da laguntza horien laugarren edizioa eskatzeko epea. Informazio gehiagorako: familiapolitikak@euskadi.eus
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)