Gizarte bonu termikoa 62.263 familiengana iritsiko da Euskadin aurten (Gobernu Kontseilua 2025-05-13)

Argitalpen-data: 


      Argazkia.jpg
  • Diru-hornidura handiagoari esker iaz baino 8.548 familia gehiagok jasoko dute bonua.
  • Gizarte Bonu Termikoa ordainketa bakar baten egiten da, ez dago eskatu beharrik eta Eusko Jaurlaritzak familia onuradunei gutun bat bidaliko die.

Gizarte Bonu Termikoa kontsumitzaile kalteberenek bero-energia behar duten jardueretara (berokuntza, ur bero sanitarioa edo sukaldea) bideratzen dituzten gastuak konpentsatzeko zuzeneko laguntza da, erabilitako energia-iturria edozein dela ere. Bonu Sozial Termikoa ez da eskatzen, 2023ko abenduaren 31n Bonu Sozial Elektrikoa (argiaren fakturan deskontua) indarrean zuten pertsona guztiei ematen zaie.


Urteko kostuaren balorazioa onuradunen zaurgarritasun maila eta onuraduna erroldatuta dagoen etxebizitza kokatuta dagoen zonalde klimatikoa kontuan hartuta kalkulatzen da.


Aurten, Gizarte Bonu Termikoa 62.263 onuraduni ordainduko zaie eta guztira 14.092.039 €-ko zuzkidura egongo da. 2024an 53.715 onuradun izan ziren, eta zuzkidura 12.188.002 €-koa izan zen

 

Familia onuradunak

 

Zonalde klimatikoa

Kaltebera

Oso kaltebera

Guztira

Euskadiko zuzkidura

Ez hain hotza

14.495

20.029

62.263

14.092.039,21

Hotza

11.819

  6.848

Oso hotza

 5.001

  4.071

Euskadin, dirulaguntza horren zenbatekoa urtean 138 eurotik 398 eurora bitartekoa da, kalteberatasun-mailaren arabera.


Bonu Sozial Termikoa ordainketa bakarrean datza. Eusko Jaurlaritzak gutun bat bidaliko die familia onuradunei, honako hauen berri emateko: dagokion laguntza, diru-sarrera egingo den kontu-zenbakia eta laguntzari uko egiteko aukera. 10 egunetan ez bazaio uko egiten edo kontu-zenbakia aldatzeko eskatzen ez bada, ordainketa egingo da.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)