"Gerrako haurrak, bake loturak" mahai-ingurua gaur Gogoran

Argitalpen-data: 

Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Euskal Kazetarien Elkartea lagundu du gaur arratsaldeko mahai-ingurua antolatzen.

‘Gerrako haurrak, bake loturak’ solasaldia Amaia Goikoetxea Euskal Kazetarien Elkarte eta Elkargoko lehendakariak eman dio hasiera hitzorduari.

Miriam Duque kazetariak aurkeztu eta lagunduta, mahai-inguru honetan gerra garaian atzerrira erbesteratuak izan ziren haurren inguruabar historikoak eta kasu zehatz baten berri eman dute parte-hartzaileek.

Josu Chueca historialariak eman dio testuinguru historikoa gaiari eta ondoren, Carlos Lopez, EFE Agentziako kazetariak, eta Rosa Ruizek haien arbasoen kasuaren berri eman dute.

1937an, Flandiako (Belgika) Linter herrira ebakuatu zituzten Maria, Lucía eta Julia ahizpa bilbotarrak. Bere ondorengoek, beraien historia berreskuratzeaz gain, harrera-familiarekin ere berreskuratu dute harremana, eta are gehiago, Linterreko bizilagunekin lotura berria sortu dute.

Hainbat herritako pertsonen artean bake-lotura berriak sortzeko balio izan dute gerrako haur horien ondorengoen eta Flandria (Belgika) bezalako lekuetan harrera egin zieten familien arteko lotura berriek.