GEBeren txosten berria: "Gazteak, sare sozialak eta informazioa 2025".

Argitalpen-data: 

Irudia. "Emantzipazioaren giltzak Euskadin 2025"

Gazteak, sare sozialak eta informazioa 2025 (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Txostenaren  azala

Gazteen Euskal Behatokiak sare sozialei eta informazioari buruzko azterlan berria argitaratu du. Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko pertsonen artean 2025ean Behatokiak egin dituen bi inkesten emaitzetan oinarritzen dira aurkeztutako datuak.

Txosten honetan, GEBek Euskadiko gazteen sare sozial ezberdinen erabilera-maiztasuna aztertzeaz gain, honako hauek ere aztertu nahi izan ditu:

  • Gazteei gehien interesatzen zaizkien eduki-motak
  • Zenbat gaztek sortzen dituzten edukiak eta zein motatakoak
  • Zer hizkuntzak erabiltzen dituzten sare sozialetan
  • Zer iritzi duten sare sozialen erabilerari buruz
  • Zerk kezkatzen dituen gehien sare sozialen erabilera problematikoei buruz
  • Zer egoera desatsegin bizi izan dituzten sare sozialetan, ziberjazarpenari bere aldaera desberdinetan arreta berezia eskainiz
  • Zer sare sozial erabiltzen dituzten informatzeko
  • Zein neurritan dauden albiste faltsuen edo eduki polemikoen eraginpean
  • Zer eragin duten kontsumitzen diren edukiek dituzten iritzietan
  • Zenbateraino dauden orokortuta gazteen artean Interneten erabilera berri batzuk