Atzo egindako Transferentzien Batzorde Mistoak "Meteorologiaren eta klimatologiaren arloan Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumenak eta lankidetza-harremanak zedarritzeko akordioa" formalizatu zuen. Akordioa gaur bertan sartuko da indarrean, eta, beraz, besteak beste, Euskalmetek denbora errealean eskuratu ahal izango ditu estatuko agentziaren azpiegitura meteorologikoen datu guztiak, baita estatuko eta nazioarteko abisu eta datu meteorologiko guztiak ere.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)